Gaur hasi eta igandea bitartean mobilizazioak izango dira Hernanin, Elkartzen taldeak deituta. ´Eskubide sozialen aldeko` Aldarrikapen Astea deitu dute Elkartzeneko kideek herriko beste sei talderen laguntzarekin: Hernaniko LAB, Segi, Atejoka, Gazte Asanblada, Bildu Hernani eta Natza. Egunero gai ezberdina landuko dute eta gaur lan prekarietatearen aurkako bi ekitaldi antolatu dituzte, Hernaniko LABekin batera. Arratsaldeko 17:45etan enkartelada dute Zinkoenean eta arratsaldeko 19:00etan hitzaldia Biterin, LABeko kide baten eskutik.
Etxebizitza eskubidea, pobrezia, bonobusa eta eraldaketa soziala
Gaurko ekitaldiez gain, igandera arte ia egunero izango da zerbait. Bihar Etxebizitza eskubidearen aldeko parodia dute Karkaban, 19:30etan. Asteazkenean Pobreziari ez! esango diote 18:30etan Urbieta kalean. Ostegunean Bonobusaren aldeko mural pintatzea eta pegata zabaltzea 17:00etan autobus geltokian. Ostiralean Eskubide Sozialen aldeko manifa egingo dute, 19:00etan Gudarien plazatik abiatuta. Igandean, La Toma (The Take) pelikula botako dute Natzan, 18:00etan.