Tolareak baditu lau Kofrade berri

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 20a, 02:00

Frantzia, Portugal, España eta Euskal Herriko Kofradiak izan ziren atzoko ekitaldian Hernanin. Lau Kofrade berriek eskerrak eman eta zin egin zuten sagardoaren alde.

sagardoaren Kofradiak bete du XI. kapitulua, atzo, lau Ohorezko Kofrade berri izendatuta. Herriagatik, kulturagatik eta sagardoagatik egindako lana eskertu nahi izan zien Tolarea kofradiak lau Kofrade berriei: Toti Martinez de Lezea idazlea, Andoni Egaña bertsolaria, Axintxio Intxauspe sagardogilea eta Parrokiko koruari (koruaren izenean Andoni Zugasti eta Joxe Mari Aizkorreta etorri ziren). Atzoko ekitaldira inguruko eta urrutixeagoko Kofradiak inguratu ziren; besteak beste, Portugaletik, Frantziatik eta Españatik. Euskal Herriko Kofradiak ziren hala ere gehienak eta ez zuten zitara huts egin Getariko txakolina edo Tolosako babarrunaren aldeko Kofradia bezalakoek. Kofrade berriek sagardoaren alde zin egin eta joan ziren denak Itxasburu sagardotegira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!