Mutiloan gaur, Binakako Gipuzkoako Txapelketako bigarren tiraldia

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 19a, 02:00

Hernaniko bolariak Mutiloan izango dira gaur Binakako Gipuzkoako Txapelketako bigarren tiraldian. Aurreko igandean, oso ondo kokatuta gelditu ziren Hernaniko 3 bikote, Migel Burugain eta Joxe Ugalde bigarren, irabazleengandik brila batera; Miner aita-semeak seigarren, hiru brilatara eta Joxe Mari eta Alejandro Usabiaga atzeraxeago 7 brilatara. Gaurko tirada irabazteaz gain, datorren igandean izango den azken tiradarako aukerekin iristea izango dute helburu hernaniarrek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!