Itziar Urdangarin ohorezko postu baten bila Espainiako Kros Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 19a, 02:00

Itziar Urdangarinek gaur du denboraldiko zitarik garrantzitsuena, Espainiako Kros Txapelketa. Denboraldia gaurko zitara begira enfokatu du hernaniarrak, eta azken aldian arazo fisiko batzuk medio, berak nahi bezain gustora ez badabil ere, postu on bat lortzeko kalitatea eta maila baditu bere hanka eta birikatan. Lasterketa gaur, eguerdiko 13:00etan da, La Morgal-Llanerasko (Asturias) 8.000 metroko zirkuituan. Lasterketa TVE2ko Estadio 2 programan ikusi ahal izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!