HERNANIK galdu egin zuen atzo 38-20 Durango-ren aurka, eta ezin izan zuen mailari eusteko falta zaion puntua lortu; beraz, datorren astean, azken jardunaldian, lortu beharko dute permanentzia. Atzo permanentzia lortzeko oso gertu egon ziren hernaniarrak, 3 entsaio egin baitzituen eta 4garren batekin puntu bateko bonusa irabaziko baitzuten, baina azkenean ez zuten lortu.
Durangok aurrea hartu dio Hernaniri sailkapenean eta orain borroka Oviedorekin dute hernaniarrek. Hernani 24 punturekin dago eta Oviedok 19 ditu. Azken jardunaldian Hernanik nahikoa izango du puntu bat ateratzea CAU Valentziaren aurka. Errugbian 5 puntu lortu daitezke gehienez partidu batean (irabazteagatik + bonusak) eta horregatik lortu behar du Hernanik bada ez bada ere, 24 puntutik pasatzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!