Mutriku-Hernani gaur Mutrikun

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 19a, 02:00

SAILKAPENEKO erdialdeko lehia interesgarria jokatuko dute gaur Mutriku eta Hernanik, baina abiapuntu ezberdinarekin. Mutrikua-rrak 7garren postuan dijoaz 44 punturekin eta begiak goiko postuetan jarriak dauzkate. Hernaniarrak berriz, 37 puntu dituzte, 10 partidu irabazi, 11 galdu eta 7 berdinduta. Gaurkoa irabaziko balute, estadistikak orekatzea lortu eta sailkapeneko hamar lehenengoetan sartzea lortuko lukete eta pixkanaka-pixkanaka daramaten goruntzako bidea sendotuko lukete. Par-tidua, gaur arratsaldean, 16:30etan Mutrikuko San Miguel zelaian. F-8 kadeteen ligan, Irun-go Artia zelaian Dunboa-Hernani partidua jokatuko da goizeko 10:30etan. Gaur goizetik baita ere, alebinak Eibarren aurka jokatuko dute Ipuruako anexoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!