Eskubide sozialen alde Aldarrikapen astea antolatu du Elkartzenek

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 19a, 02:00

Astelehenetik igandera hainbat ekitaldi izango dira Hernanin eskubide sozialen aldeko aldarrikapena egiteko. Elkartzenek antolatu du Aldarrikapen astea, Hernaniko hainbat talderen laguntzarekin batera, LAB, Segi, Atejoka, Gazte Asanblada, Bildu Hernani eta Natzarekin hain zuzen. Hasteko, biharko gaia, lan prekarietatea izango da eta 17:45etan enkartelada egingo dute LAB eta Elkartzenek. Zinko Enean biltzeko deia egin dute. Gero 19:00etan hitzaldia emango du LABeko kide batek Biterin. Ostirala bitartean egunero izango dira aldarrikapenak: asteartean, Etxebizitza eskubidearen alde, asteazkenean, pobreziaren aurka, ostegunean, Bonobusaren alde eta ostiralean, eskubide sozialen alde. Bukatzeko igandean, film bat ikusi ahal izango da Natzan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!