txirrita bertsolaria hil zela 70 urte betetzen dira aurten, eta horren harira bertso emanaldi musikatua eskainiko dute Hernanin, Jexux Mari Irazuk, Unai Agirrek eta Joxan Goikoetxeak, Biteri kultur etxeak antolatuta. Txirrita Hernanin 2006 ekitaldian bertso berriak izango dira gehienak, egungo gaiei buruzkoak, baina, bertso zaharrak ere izango dute lekua.
Ekitaldia larunbatean da, 20:00etan Biterin. Sarrerak bihartik aurrera hartu litezke (doain eta gehienez 2), 19:00etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!