begino ikaragarri baten kontra jokatu behar izan zuten atzo Oier Mendizabalek eta Julen Retegik eta 22-10 galdu zuten partidua. Beginok oso atzean ibili zuen pelota eta Arretxek dotore aprobetxatu zituen egokitutako aukerak. Mendizabali partidu oso deserosoa tokatu zitzaion atzo, pelota txar asko jarri ziolako Beginok. Orain Aspe adarreko irabazleen kontra jokatuko dute Arretxe II eta Beginok, bigarren mailako txapela.
Final gogorra
Pronostikoek esaten zuten moduan, Beginok zeukan atzoko partiduaren gakoa. Oierrek Kronikari aurreratu zion, partiduko klabea Begino gustora ez ibiltzea zela, arabarra, une honetan kuadro profesionalean dagoen jotzailerik haundienetakoa baita, estelarretan dabilen zenbait pelotariren inbidiarik gabe. Baina bere zuloa irregularitatea da eta eskubiarekin gozatzean izugarrizko mina egin badezake ere, pelota arrimatu eta mugitu arazten zaionean oso irregularra da. Horretan saiatu ziren atzo Retegi BI eta Mendizabal baina ez zuten aukerako pelotarik ia bat ere harrapatu.
Aspeko bikotearen aurka
Orain artean bigarren mailan enpresa bakoitzak bere txapelketa egin du eta orain bi enpresetako txapeldunek elkarren kontra jokatuko dute. Aspe enpresako finala Larralde-Arizmendik irabazi zuten. Horien kontra jokatuko dute orain Arretxe II eta Beginok, atzokoa baino txapel haundiagoaren bila.