‘Osasun zerbitzuak Euskaraz’ lemarekin manifestazioa egin zen atzo EHEk deituta

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 19a, 02:00

EHEk deituta manifestazioa egin zen atzo iluntzean Hernanin, Osasun zerbitzuak Euskaraz lemapean. EHEk osasun zerbitzu guztiak euskaraz jaso ahal izateko eskaera egin du hainbat herritan. Atzo manifestazioa hasi aurretik irakurritako idatzian ´erabiltzaile euskaldunok ditugun Hizkuntza Eskubideen kontzientziazio lanetan` egindakoak aipatu ziren. Osakidetza-ren Euskara Plana medio, Hernaniko Osasun zentruan lanean ari diren 41 langiletik 17k euskalduntzeko Derrigortasun Data dutela aipatu zuen EHEk eta administrari postuetarako aurreikusi direla beharrik haundienak. Hernaniko zentruko egoera hobetzeaz gain, bi eskaera egin zituen EHEk atzoko agerraldian: - Osasun Administrazio guztiek euskaldunen eskubideak aintzat hartzea. Bertako hizkuntzan aritu ahal izateko beharrezkoak diren baliabideak jarri eta euskalduntzeko benetako konpromisoa hartzea. - Anbulategira joatean, erabiltzaile euskaldunak, lehenengo hitzetik euskaraz aritzea. Idatziaren amaieran, atzoko manifestazioarekin bat egin zuten herriko talde ezberdinak eskertu zituen EHEk. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!