Askatasunak manifestazioa deitu du gaur, 19:00etan, Gudarien plazatik aterata. Juan Mari Olano Askatasu-nako bozeramalea espetxean sartu izana salatzeko deitu dute manifestazioa. Joan den ostegunean sartu zuten espetxean Olano, Grande-Marlaska epaileak aginduta. Epaileak martxoaren 9ko huelgaren inguruan deitu zuen deklaratzera Olano, beste lagun batzuekin batean. Hernaniko Askatasunak adierazi du bake prozesuaren kontrakoa dela espetxeratze hau eta dei egin du manifestaziora joateko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!