LEONARDO Programaren barruan, urtero bezala Hernani BHI Institutuko zazpi ikasle atzerrira joan dira Lantokiko Prestakuntza egitera. Kultur animazioko hiru ikasle Belfastera joan dira, mekanikako bi Lituaniara eta elektrizitateko bi Poloniara.
‘Leonardo Programa’
Urtero-urtero, Leonardo Programak ematen duen aukera aprobetxatuta Institutuko ikasleen artean aukeraketa egiten da eta baldintzarik egokienak betetzen dituzten ikasleak dira kanpora joaten direnak: baldintza akademikoak eta atzerriko hizkuntz ezagupena hartzen dira kontuan aukeraketa egiteko.
Ikastetxeko prestakuntza hobetzea helburu
Hernani Institutuak aukera hori ematen die ikasleei, ikastetxeko prestakuntza hobetzeko helburuarekin, ahaztu gabe hemen egiten dituzten beste ekintzak. Hala ere, Institututik Kronikari jakin arazi diotenez, ´ez dugu ahaztu nahi inguruko enpresetan ere kalitate haundiko Lantoki Prestakuntzak eskaintzen ari direla eta hori oso garrantzitsua da guk eskaintzen dugun Lanbide Heziketako formakuntzan`.