Haurrak ikastolara bakarrik eta oinez, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 19a, 02:00

datorren ostiralean Hernaniko haurrek Ikastolara Bakarrik ekimenean hartuko dute parte. Gero eta trafiko gehiago dabil herrian eta gurasoei orduan eta bildur haundiagoa ematen die umeak ikastolara bakarrik eta oinez bidaltzeak. Horregatik, Eskolako Agenda 21 proiektuan lanean ari direnek arazoa konpontzeko modu bat proposatu dute, eta hain justu, ostiraleko ekintza izango da lehendabiziko proba. Ostiraleko deialdira deituta daude Hernaniko hiru ikastoletako Lehen Hezkuntzako Bigarren Zikloko ikasle guztiak (9-12 urtekoak). Lortu nahi dutena da adin horretako ahalik eta ume gehiena bakarrik joatea ikastolara. Herrian leku jakin ba-tzuk jarriko dira umeak elkartzeko, eta gurasoek hara eramango dituzte umeak eta handik, irakasleek lagunduta, bakoitza bere ikastolara joango da. Udaltzainak ere laguntza emango dute, bideak gurutzatzeko eta abar. Eskolako Agenda 21 proiektuaren barruan landu dute gaia Lehen Hezkuntzako Bigarren Zikloko haurrek. Aurrerago, ostiraleko ekintzari jarraipena emango zaio.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!