SAGARRONDOTIK jaiari Urnietan emango zaio gaur eguerdian bukaera, ostiral eta larunbat gauean Hernanin izandako kontzertuek jendetza bildu ondoren. 10:00etatik aurrera eguerdi pasa polita izango dute Urnietara inguratzen direnek, eta hernaniarrak lanean ikusteko aukera ere izango da, herri kiroletan aterako baitu Hernanik taldea. Goizeko 10:00etatik aurrera, Urnietako plazara ingura-tzen direnek aukera izango dute Buruntzaldeko Artisauen lanak ikusteko. Gose pixkat egin ezkero aukeran izango da txekor jana (gau osoan erretzen egon dena) egiteko, eta hari laguntzeko Urnietako bost sagardotegitako sagardoak izango dira aukeran. Herri kirolek aurreko urteetan erabat piztu izan dute giroa eta aurten ere hala egitea espero da. Hernani, Astigarraga, Urnieta eta Usurbil dira lehian ariko diren 4 herriak eta 8 lanetan probatuko dituzte indar eta abilidadeak. 10:00etatik aurrera.
Kontzertuetan 5.000 lagun
Bestalde, atzo eta herenegun jendetza bildu zen Hernaniko kontzertuetan. Ostiralean Sorkun, Loquillo, Chambao, Pal Keli eta THC-k (orden horretan) 5.000 lagun bildu zituzten. Loquillo eta Chambaok erabat piztu zuten giroa eta THC-rekin dantzan bukatu zuen karpa guztiak.