Gaur Berria txapelketako final laurdenetako partiduak izango dira Hernaniko kiroldegian, 16:30etan hasita. Baztango Txaruta eta Irurtzun ariko dira elkarren aurka; maila altuko norgehiagoka. Kadeteetan, Ollo-Madariaga Pazos-Zabaleta izango dira aurrez aurre; partidu honetan Txaruta izango da faborito, atzelarien arteko lehia estua espero bada ere. Jubeniletan, Juanenea-Otxandorena/Diez de Unzurrun-Etxeberria da partidua; aipagarria Etxeberria atzelaria, jubenilik onentsuena. Nagusien mailan, berriz, Zubieta-Elizalde/Lazkoz-Mariñelarena da partidua; laurak eskarmentuko pelotariak dira eta partidu gogorra izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!