Pepiren dendagatik galdetuta denek dakite Hernanin non dagoen, bizitza guztian egon den lekuan. Gaur Ibañez-ek ateak itxiko ditu eta astelehenetik aurrera beste pertsona batek hartuko du janari dendaren ardura. Pepi Izagirre eta Luis Mari Garciak jubilazioa hartuko dute ia bizitza osoa bertan lanean pasatu eta gero, badira 34 urte ezkondu zirela. Ibañez denda hasiera batean Kardaberaz kalean zegoen, Teofilo Ibañezek jarri zuen eta bere alaba Pepitak eraman zuen aurrera urte luzez: ´alpargatak eta guzti saltzen zituzten` dio senar-emazteak. Gero Kale Nagusira pasa zuten, gaur arte. Denetarik ikusi dute denda horretan ´razionamendu baleetatik eurora arte` eta pena pixka bat ere ematen die uzteak; hala ere ´osasuna da lehenengo` diote. ´Denda txikia da, baina errespetu haundia diogu, gu guztioi denda honek eman baitigu jaten` azaldu diote Kronikari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!