Hernanik Zumaian du gaur arratsaldean estropada, goiko muturrean jarraitzeko helburuarekin

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 18a, 02:00

Estropada arratsaldeko 17:30etan hasiko da.

Bosgarren jardunaldiko estropada du gaur Hernanik Zumaian, beste 6 batelekin batean. Fortuna, Hibaika, Trintxerpe, Koxtape eta Zarautz A eta B izango dira Hernaniren kontrario. Zarautz ez gainerako guztiekin lehiatua da Hernani aurten eta lehen posturako borrokan ibili litekeela erakutsi du. Zarauzko bi taldeek maila altua izan lezakete ordea, Zarautz ACT ligara igo baitzen iaz. Oraingoz, bigarren postuan dijoaz hernaniarrak, estropada batean bigarren eta hurrengoan hirugarren eginda. Bost jardunaldietatik bi ez dira jokatu eguraldiagatik eta oraindik jakiteko dago egingo ote diren eta izatekotan noiz izango diren. Gaur arratsaldeko 17:30etan hasiko dira estropadak Zumaian, eta Hernaniren txanda iristerako 18:30ak izan litezke. Aurretik arraunlari gazteagoak ariko dira, Gipuzkoako ligan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!