«Lesioa ez zait pasa eta ondo bukatzea izango da nere helburua»

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 18a, 02:00

Ixiar Urdangarinek Espainiako kros Txapelketa du bihar Asturiasen, eta Euskal Herriko txapelketa erraz irabazi arren, ez dijoa erabat konbentzitua, lesio bat medio: ´Iskionetatik oso gaizki nabil aspaldian eta lesioa ez zait pasa. Euskal Herriko txapelketa ere minez bukatu nuen eta entrenamenduetan ere nabaritzen dut`. Berez, deskantsua agindu diote medikuek arazoa konpontzeko baina, ez da garairik onena horretarako, Espainiako txapelketarako asko entrenatu behar izan baitu. Lesio haundiagoren bat izan nahi ez badu, kontuz ibili beharra dauka Urdangarinek eta Kronikari aitortu dio ´beldur pixka batekin` dijoala Asturiasera, baina, Euskal Herriko txapelketan ere berdintsu atera zen eta proba oso ona egin zuten hernaniarrak.

Helburua ondo bukatzea
Sasoi puntu horrekin helburuak jartzea ez da oso erraza Urdangarinentzat. Kronikari aitortu dio denboraldian zehar markatutako helburuetako bat Espainiako txapelketa 10 lehenengoetan bukatzea zela, baina, ez du erronka erraza izango. Proba ondo bukatzearekin konformatuko litzateke, baina, hankak bere maila ematen uzten badio badaki nahiko goian ibili litekeela. Izan ere progresio izugarria egin du 34 urteko hernaniarrak azken 3-4 urteetan: dagoeneko bospasei Espainiako txapelketetan hartu du parte eta lehenengo parte hartzean 50garren egin zuen eta iaz 11garren. Bere hitzetan maila altua izango da igandean Asturiasen, eta lehenengoekin ibiltzea haundia litzateke.

Denboraldiarekin pozik Orain arteko denboraldiarekin oso pozik dago Urdangarin eta horrek nolabaiteko lasaitasuna eman behar dio biharko probarako. Bi aldiz jarraian Euskal Herriko txapeldun izanak oraindik ez du erakutsi bere muga non duen baina, goi mailan ibiltzeko doaiak badituela nabarmendu du.

Espainiako kros txapelketa
Herria: La Morgal-Llaneras (Asturias).
Luzera: 8.000 metro.
Irteera ordua: 13:00etan.
Telebisatua: TVE-2an zuzenean.
Parte hartzaileak: 87 parte hartzaile izango dira Urdangarinen proban.
Euskal Herritik: Emakumezkoen proba nagusian 6 parte hartzaile dijoaz Euskal Herritik eta guztira 46.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!