Kofradiaren XI. kapitulua bihar

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 18a, 02:00

Bihar Tolarea Kofradiaren XIgarren kapitulua izango da. Aurten Toti Martinez de Lezea, Andoni Egaña, Itxas-buru sagardotegiko Axentxio Intxauspe eta Koro parrokiala izendatuko dituzte ohorezko kofrade. Ekitaldia 11:00etan hasiko da Kofradiei ongi-etorria eginez. Hamaiketakoa izango dute Txantxangorrin eta 12:15etan desfilea. 13:00etan izango da ekitaldi nagusia Biterin, Ozenki abesbatzak lagunduta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!