San Joan konpartsak bilera egingo du kultur taldeekin datorren asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 18a, 02:00

SAN Joan Konpartsak bilera egingo du datorren asteazkenean herrian kultur ekintzak eta jaiak antolatzen dituzten pertsona, talde eta erakundeekin.

Kultur normatiba
Konpartsa honek kultur normatibaren inguruan hitz egingo du. Zehazki esateko normatiba honen bidez Udalak onartutako dirulaguntzak izango dituzte eztabaidagai. Talde honetako arduradunek gai oso garrantzitsua dela iritzi diote eta hori ikusita ´ahalik eta jende gehien azaltzea` eskatu dute. Bilera martxoaren 22an da, arratsaldeko 19:30etan hasita, Biteri Kultur Etxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!