Bihar eguneko festa izango da Urnietan Sagarrondotik’06aren barruan. Goizeko 10:00etan hasiko da jaia eta Urnietako sagardotegietako sagardo probaketa, txekorra pintxotan, herri kirolak eta artisau azoka izango dira. Herri kiroletan Hernaniko taldea izango da Astigarraga, Usurbil eta Urnietakoekin neurtuko dena. Guztira 8 probatan aritu beharko dute 20 laguneko taldeek: sagar biltzen, ingudean, harri jasotzen, giza proban, txingetan, zaku karreran, lokotx biltzen eta soka tiran. Proba 11:00etan hasiko da Urnietako frontoian.
Jakitera eman dutenez, kotxeentzeko aparkamentu berezirik ez da izango bihar Urnietan eta autobus edo trenez joatea gomendatu dute. Kotxez joaten direnek kiroldegi ondoan edo Erratzu industrigunean dute kotxea uzteko aukerarik onena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!