Atzo nahikoa izan ez zuten musika zaleek izen haundiko beste bost talde izango dituzte gaur Sagarrondotik’06 jaialdian, iluntzeko 21:00etatik aurrera. Morodo & Rakking Soldiers, Berri Txarrak, Celtas Cortos, Hamlet eta Betagarri taldeak izango dira goizaldera arte, Landare parean.
Morodo & Rakking Soldiersekin reggae doinuak
Reggae doinuak ekarriko dituzte Morodo eta Rakking Soldiers taldeak. Nazioartean egiten ari diren jiraren barruan joko dute gaur Sagarrondotik jaialdian.
Berri txarrak, hamar urteko ibilbidea
Berri Txarrak Lekunberriko taldeak ibilbide luzea daramaki dagoeneko eta orain hirukote moduan kontzertu asko eman dituzte. Azken bi diskoetako kantak joko dituzte gehienbat gaurko kontzertuan, beren ibilbide guztiko doinuek ere tokia izango duten arren. Celtas Cortos berriro taulan Celtas Cortos taldeak ia 20 urte eta 18 disko ditu dagoeneko. Desegin eta bakoitza bere aldetik ibili ondoren bat egin dute berriz ere eta gaurko jaialdian entzuteko aukera paregabea izango da. Taldea sortu zutenetik musikari asko pasa da taldetik, baina, sortzaile izan zirenetako batzuk ere izango dira gaur Landare aurreko karpa girotzen.
Hamlet: metal gogorra
Madrildik Hamlet taldeak metal doinu gogorrenak ekarriko ditu gaur Sagarrondotik jaialdira. Berek dioten moduan disko bakoitzean garapena izan du taldeak eta garapen guzti hori entzun ahal izango da gaur, doinurik gogorrenekin.
Betagarri:
dantzarako ska doinuak Gasteizko talde honek aretoak dantzan jartzeko ahalmena du eta gaurko kontzertuan ere giro beroa jarriko dute duda haundiegirik gabe. Ska doinuak oinarri hartuta, bestelako doinuekin zipriztindu dira musikari arabarrak eta Euskal Herriko talderik famatuenetakoa bihurtu da.