Atzo Hirigintza Batzordea bildu zen Udaletxean eta Arau Subsidiarioen inguruko puntu bat izan zuten eztabaidarako. Batzarrak aho batez onartu zuen Arau Subsidirioen proiektuari egindako alegazioen txostena, Udalean dauden alderdi guztien oniritziarekin. Horrekin batera, talde erredaktoreari eskatu diote aldaketa nabarmenak jasango dituzten fitxa urbanistikoak moldatzeko.
Alegazio asko
Hirigintza Zinegotzi Iñaki Arratibelen hitzetan asko izan dira Hirigintza Batzordeak onartutako alegazioak eta horren ondorioz fitxa batzuk kendu beharko dira Arau Subsidiarioen proiektutik, beste berri batzuk sartu eta beste zenbait fitxa aldatu. Horren inguruan Arratibelek dio herritarrek eta erakundeek egindako aportazio nagusiak sartuko direla dokumentu berrian ´eta horrela aberastu egingo da azken dokumentua, eta XXIgarren mendeko Hernaniko oinarriak jartzeko balioko du`, adierazi du zinegotziak.
Plenoan eztabaidagai
Gaia apirilaren 30ean egitekoa den Plenoak aztertuko du orain. Behin fitxa berriak onartuta, Udalak jendaurrean jarriko du proiektu berria hilabetez, alegazio egin eta behin behineko onarpena emateko.