Udalekuetan parte hartu nahi duten gazteentzat izen ematea zabalik da

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 17a, 02:00

Hernaniko Udalekuetan izen ematea zabalik da dagoeneko. Udal Euskara Zerbitzuak 3 eta 10 urte arteko gazteentzat eskaintzen ditu Udalekuak batetik eta 11-12 urte artekoentzat bestetik.

Hernaniko Udalekuetan izen ematea zabalik da dagoeneko. Udal Euskara Zerbitzuak 3 eta 10 urte arteko gazteentzat eskaintzen ditu Udalekuak batetik eta 11-12 urte artekoentzat bestetik. Lehenengoek hilabetean izaten dituzte Udalekuak. Haundienentzako kirol aktibitate eta abenturazkoak izango dira, uztailaren 3tik 14ra bitartean.

Izen ematea zabalik
Izen emateko epea zabalik da martxoaren 30a bitartean. Herriko ikastetxeetan dabiltzan aurrek diru sarrera egin eta ikastetxean bertan eman behar dute izena eta herritik kanpora ikasten dutenek Udaleko zerbitzuan, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara. Telefonoa: 943 337029. E-maila: euskara@hernani.net. Matrikularen prezioa: 82,40€.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!