Oier Mendizabal eta Iker Retegi Asegarce enpresako promozioko finalean dira lehengo larunbatean Saralegi eta Urrizelkiri 22-20 irabazita. Final gogorra izango dute Labritekoa, Arretxe II-Beginoren aurka. Mendizabal joko punturik onenean ez du harrapatu txapelketa honek, berak aitortukoaren arabera, baina, meritu haundiz iritsi da profesionaletako bere lehen finalera. Ea ondo borobiltzeko aukera duen. Jaialdia 17:00etan hasiko da eta beste partiduak izango dira: Koka-Beloki/Bengoetxea VI-Patxi Ruiz eta Agirre-Eskudero/Beloki II-Urrizelki.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!