XABIER Lareki hernaniarra martxoaren 3an atxilotu zuen frantziar poliziak, errepideko kontrol batean. Askatasunak jakitera eman duenez atzo berriz ere notifikatu zioten estradizio prozedura eta erakunde honek azaldu du epaiketa data finkatu gabe geratu dela.
Lareki Muret-Seysseko espetxean dago. Hasiera batean martxoaren 17an zen egitekoa estradizio epaiketa, baina Askatasunak azaldu du ´Frantziar agintariek espainiarrei` atxilotuaren inguruko txostena eskatu dietela apirilaren 4a baino lehenagorako eta horren ondoren finkatuko dutela epaiketa data.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!