Molotoff irratian Morodo abeslariaren zuzenekoa entzuteko aukera izango da gaur, 22:00etatik aurrera. Madrilgo reggae abeslariak bi disko kaleratu ditu (Ozymlstayl 2001ean eta Cosas que contarte 2004an). Sagarrondotik jaialdian Ranking Soldiers taldearekin batean izango da eta entzun ahal izango diren doinuen aurrerapena emango du gaur Molotoffek. Bestalde, Chambaoren zuzeneko kantuak ere entzun ahal izango dira gaurko saioan eta diskoan kaleratu gabeko abesti inedito eta guzti.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!