Elkarri desagertu eta Lokarri sortu berria da, ´akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sarea` eta lehen ekitaldi publikoa datorren larunbatean dute Bilbon, manifestazioa izango baita 17:30etan La Casillatik aterata. Guztion artean. Bakea-Akordioa-Kontsulta da manifestazioko lema eta lau ideia nagusi aldarrikatu ditu Lokarrik: bakea guztion artean eraiki behar dela; bake prozesua zabaltzeko garaia dela; akordio anitza behar dela; eta herritarrei kontsulta egin behar zaiela. Autobuserako izena emateko deitu 943 000600 telefonora.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!