Haur jantzi denda berria ireki dute Antziolan, 5garren zenbakian. Bilinbolo izena du eta bertan jaioberrietatik zortzi urte arteko neska-mutilentzako arropa eta konplementuak aurki daitezke: Loreak Mendian, Marese, Miniman edo Tuc Tuc markakoak, besteak beste. Horretaz gain, txikienentzako puntuzko jantziak, faldoiak eta bataioetarako arropa ere badute. Udaberri eta udarako tenporadarekin daude orain. Neguko tenporadarako beste hainbat marka ekartzeko asmoa dute: Ikks, Pampolina, Clayeux, besteak beste.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!