Tolarea Sagardo Kofradiak igandean egingo du XI Kapitulua

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 15a, 02:00

tolarea Sagardo Kofradiak datorren igandean du XI Kapitulua Hernanin eta lau kofrade berri egitekoak dituzte: Toti Martinez de Lezea idazle famatua, Andoni Egaña bertsolaria, Axentxio Intxauspe Itxasburuko sagardogilea eta Parrokiko korua.

Kofradiak Hernanin Urteroko moduan gainerako kofradiak ere Hernanin izango dira eta goizean goiz egingo diete ongi etorria, hamaiketako eta guzti. Gero kalean desfilatuko dute guztiek eta Biterin izango da ekitaldi nagusia. Bertan ohorezko kofrade berriek zin egingo dute sagardoaren alde egingo dutela. Aurtengo bazkaria ohorezko kofrade berriaren sagardotegian izango dute guztiek, Itxasburun. Guztira 35 bat kofradia elkartzen dira Hernanin: Tolosako babarrunena, Donostiako antxoarena, Eibarko bakailaoarena, Nafarroako esparragoarena, Beasaingo odolkiarena, Tafallako zerriarena, Ordiziako gaztarena, Bidasoako izokinarena, Bordeleko onddoena, Sakanako txistorrarena.

Egitaraua
11:00: Kofradiei harrera Biterin.
11:15: Hamaiketakoa Txantxangorrin.
12:15: Kofradien desfilea, Txistulari Bandak lagunduta.
13:00: XI Kapituluko ekitaldi nagusia Biterin, aurreskua eta Ozenki abesbatzarekin.
14:30: Bazkaria Itxasburun.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!