Armendarizen ‘Escenario movil’ gaur Antziolan eta Jon Maia ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2006ko martxoaren 14a

Natzak hainbat ekitaldi antolatu ditu egun hauetarako. Gaur Montxo Armendarizen Escenario Movil dokumentala jarriko dute Errota kulturalean (Antziola 7), 20:00etan. Extremadurako lurra eta jendeak ezagutzeko aukera izango da pelikula honen bidez. Ostegunean berriz Jon Maia izango da Hernanin, Riomundo bere liburuari buruz hitz egiteko, Natzako lokalean, 20:00etan. Extremaduratik Euskal Herrirako inmigrazioa izango dute hizketa gai bertan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!