Pagola, Eskamendi, Gorrotxategi eta Waliño onenak Ibarluzen

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 14a, 02:00

Joan den larunbatean gazteentzako txirrindulari proba izan zen Ibarluzen, infantil eta alebin mailan, JOCC Peña Otañok antolatuta. Eñaut Pagola eta Dorleta Eskamendik irabazi zuten infantil mailan eta Xabier Gorrotxategi eta Itxaso Waliñok alebinetan. Bigarren infantiletan Xabat Mendia eta Estibalitz Moran izan ziren eta alebinetan, Unai Burgete eta Lierni lekuona.

Hernanin talderik ez

Urte askoan Kaiku izan da Hernaniko taldea, baina, gaur bi urte badira talderik ez dela, patrozinadore eta taldea eramango lukeen jenderik gabe gelditu baitzen taldea. Gaur egun hernaniar bakarra da gazteenentzako kategoria hauetan dabilena, baina, Hernanitik kanpoko taldean dabil. Aitor Larrañaga da txirrindulari gazte hau eta hernaniarrak gripeagatik Ibarluzen parte hartu ez bazuen ere badabil lasterketetan AEG Ikastetxea taldearekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!