Eskolak Euskalduntzearen alde firmak emateko aukera Dobera-Kronikan

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 15a, 02:00

Bai Eskolak Euskalduntzeari taldea firma biltzen ari da eta Dobera-Kronikan badago firma emateko aukera. Euskeraz ikasteko eskubidea aldarrikatzen du, eta belaunaldi berrien euskalduntze osoa bermatzeko neurriak hartzea. Sinadura eman nahi duena Dobera edo Kronikako bulegoetatik pasa, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etatik 19:30etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!