Hitzaldia gaur da, arratsaldeko 18:30etan, Elkanoko zentroan.
Urumea ikastolako DBHko guraso elkarteak hitzaldi zikloa antolatu du Elkanoko zentroko gurasoentzat. Gaur Jose Francisco Amiama Psikopedagogoak emango du hitzaldia, arratsaldeko 18:30etan. Nola hobetu gure seme-alabekin komunikazioa? da hitzaldiko gaia eta komunikaziorako teknika bereziak landuko dituzte. Gaur egun denen ahotan dabil seme-alabekin komunikatzearen garrantzia, eta era konkretu batzuk besteak baino funtzionalagoak dira antolatzaileen hitzetan eta modu horren inguruan informatzea da helburua. Urumeako Elkanoko zentroan da hitzaldia, liburutegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!