Hernani Institutuak urtero antolatzen ditu jardunaldi kulturalak eta aurtengoak datorren ostiralean izango dira. Hernani eta Urnietako ikasleek Institutua ezagutzea izaten da jardunaldi hauen helburu nagusia eta horretarako institutuko ikasle guztiek hartuko dute parte institutu garaira iristen ari diren gainerako ikasleekin batean. Langile, Urumea, Elizatxo eta Urnietako Egapeko ikasleak izango dira Institutura joango direnak eta jardunaldietan institutuko ikasleekin batean parte hartuko dutenak.
Ostiral goizean
Datorren ostiralean dira jardunaldi guztiak, goizetik. Argazki erreportajeak, muralak, musa, idazketa, xakea, laburmetraiak, txalaparta eta abar izango dira eta arratsaldeko 13:00etan egingo da sari banaketa, jardunaldiei bukaera emateko.
Egitaraua
09:00: Argazki erreportajea, muralak, musa eta idazketa
10:00: Xake eta tribiala.
11:00 eta 12:00: Bosgarrena ere ez laburmetraia.
11:45: Finalak eta erakusketak.
12:00: Txalaparta tailerra.
13:00: Sari banaketa.