Hernani Ak bere burua defenditu zuen ligako talde sendoenaren aurrean

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 13a, 02:00

hERNANI Ak partidu gogorra jokatu zuen atzokoan, Askartzaren kontra. Askartzako jokalariak aurreneko dibisio nazionaletik datoz eta ligan aurreneko dijoaz. Ligako talde sendoena dela kontutan hartuta, Hernanik 7 eta 9 galdu izana, pozteko moduko emaitza dela esan liteke. Hernanik 4 partzialetatik bi irabazi zituen: 1-3, 2-1, 3-1 eta 1-4 izan ziren partzialak. Hernani A sailkapeneko 5garren dijoa.

Mutilen bigarren taldeak eta neskek galdu
Mutilen bigarren taldeak ere atzo etxean jokatu zuen, baina ez zuen partidu ona jokatu, Ñañarriren kontra 8 eta 14 galdu baitzuen. Partzialak izan ziren: 1-3, 2-6, 3-2 eta 2-3. Hernani Bk gaizki hasi zuen partidua eta erreakzionatzen hasterako partidua bukatu egin zen. Taldea klasifikazioan 5garren postuan doa. Nesken taldeak larunbatean jokatu zuen Iruñean Pamplona taldearen kontra eta 7 eta 3 galdu zuen. Emaitza, hala ere, ez da oso adierazgarria Hernanik partzial bat galdu, 2 berdindu eta 1 irabazi baitzituen. Hernani 4garren dijoa klasifikazioan eta liga aurreneko 3 postuen artean bukatzeko ilusio haundiarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!