‘Raices Norteñas’ taldearen jotek festa giroa jarri zuten Goiz Eguzkin

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 13a, 02:00

Raices Norteñas taldeak kontzertua eskaini zuen Goiz Eguzki jubilatu etxean. Emanaldiak jende mordoa erakarri zuen eta aretoa bete-bete egin zen. Ate kanpoan entzuten ere bazen jendea. Zangotzako jota taldeak festa giro ederra jarri zuen, hiru ahots, eskusoinu eta gitarraz lagunduta. Goiz Eguzkik txalo zaparradarekin eskertu zuen nafarren emanaldia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!