MAITANE Iruretagoienak sekulako marka lortu du asteburuan Oviedon izan den kadete mailako Espainiako Txapelketan. 60 metrotako lasterketako frogan aurreneko postua lortzeaz gain orain arteko markarik onena egitea lortu du atleta hernaniarrak: 7`96. Maitanek hiru karrera irabazi zituen: kanporaketan 7`98ko denborarekin irabazi zuen; semifinalean 8`00ko denbora egin zuen eta finalean lortu zuen errekorra, 7`96ko denbora eginda. Aipatzekoa da Maitanek oso irteera ona egin zuela finaleko lasterketan. Bestetik Mikel Von Wichmannek, 600 metrotako lasterketan finalera pasa zen eta 4garren postua lortu zuen. Eider Aldabek, bestetik, jubenil mailako Espainiako Txapelketan hartu zuen parte Donostiako belodromoan, 800 metrotako proban, baina ez zen finalera pasa.