Hiru pelikula aukeran

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 12a, 02:00

‘Sin Control’
Jean-Claude Van Damme protagonista duen akziozko pelikula botako dute gaur Biterin, helduentzat. Birus lapur bat zaindu behar duen izkutuko agentea da Van Damme. Arratsaldeko 19:30etan, Biterin.

‘Ikasgela Hegalaria’
Haurrentzat Ikasgela Hegalaria jarriko dute, euskaraz, gaur Biterin. Barnetegi ezberdinetatik bota duten ikasle batek azken aukera izango du Lepzingo San Tomas eskolan. Gaur arratsaldeko 17:00etan. 


 ‘Kandahar’
Natza kultur errotak antolatuta gaur Kandahar pelikula botako dute. Afganistandik ihes egin duen kazetari batek bere ahizparen karta jasotzen du, bere buruaz beste egin nahi duela azalduz. Laguntzera itzuliko da. Gaur arratsaldeko 18:00etan, Natza elkarteko lokalean (Antziola 7).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!