60-90-60 pasarela San Martin merkatuan: norbera bere neurrian

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 12a, 02:00

EMAKUMAREN eguna zela eta asteazkenean ekintza ibiltaria antolatu zuten Donostian. Ideia Estibalitz Alvarez Txokolarte taldeko kidearena izan zen eta egun horretan emakumearentzat adierazgarriak ziren puntu ezberdinetan ekintzak egin ziren, Donostian. Ekintza hauetan emakumearen gaian sentsibilizatuta dauden talde eta pertsona ezberdinak koordinatu ziren.
Ekintza horietako bat izan zen San Martin Merkatuan egin zen 90-60-90 pasarela: arraroa. Bertan parte hartu zuen Kabuki jostun eta diseinatzaile hernaniarrak, Txokolarte arte grafikoetako tailerrak eta Kaotika Creativa diseinu grafiko taillerrak. San Martineko merkatuaren aurrean pasarela bat montatu zen eta hainbat ahulki jarri ziren inguruan, anorexia gaisoen izen, adin eta pisuarekin bordatutako poltsak zintzilik zituztela. Pasarelan jende ezberdinak pate hartu zuen eta zapataren zoruak tintaz busti eta mezu ezberdinak estanpatu zituzten lurrean.
Kabukiren hitzetan ekintza honekin salatu nahi izan zen ´modaren diktadura eta edertasuna eta neurrien tirania`. Aipatu du kaleko jendearengan erreakzio ugari sortu zuela ekintzak, jendea kezkatzen duen gaia dela ikusi zuten, ´egun edertasun jakin bat saldu nahi da eta horrek sekulako eragina du`.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!