BIKOTEKA Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da gaur Usurbilgo bolatokian. Gaurkoa da aurreneko tiraldia. Datorrenak izango dira Mutiloa eta Herrerako bolatokietan. Hernanitik 10 bat bikotek hartuko dute parte.
Bestetik, aipatzekoa da, hiru hernaniar daudela sailkatuta Gipuzkoako banakako txapelketarako: M. Arrozpide, M. Burugain eta J.M Usabiaga. Maiatzaren 28an jokatuko da Zeraingo bolatokian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!