OIER Mendizabalek eta Retegi Bik 22 eta 20 irabazi zuten atzo Saralegi eta Urrizelkiren kontra jokatutako partidua. Oier Mendizabalek erabaki zuen azken momentuan partidua, sekulako esfortzua eginez. Partidua aurretik hasi zuten Mendizabal II eta Retegik Bik baina Saralegi eta Urrizelkik berdindu eta pasa ere egin zituzten. Bukaera aldera Mendizabal IIaren jokoari esker salbatu zuten partidua. Partidu hau irabazita promesa txapelketako finalera pasako dira. Bertan Arretxe II eta Begino izango dituzte zain.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!