Zabala eta Lizeaga Euskal Herriko txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 12a, 02:00

NAGORE Zabalak eta Ane Lizeagak Euskal Herriko txapelketako final irabazi zuten atzo Eneritz Perez eta Garazi Jauregiren kontra. Emaitza 30 eta 8 izan zen. Bi bikoteak Hernaniko Pelota Elkartekoak izanda, jakina zen txapela Hernainra etorriko zela. Bestetik, Garazi Jauregi, Leire Lucas eta Ane Lujanbio pelotariak Dominikar Errepublikara joango dira Euskadiko Selekzioarekin jokatzera. Apirilaren 10ean abiatuko dira eta bertan Argentina eta Venezuelako selekzioen kontra jokatuko dute. (Argazkia: Gabino).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!