Martxoaren 8ko ekitaldien barruan kontzertu parte hartzailea izango da gaur 19:30etan, Biterin. Askatu ta Irribar da emanaldiaren izena. Letrak Leire Saiatua Iribarrenak dira eta kantatu ere berak egiten du; baxua Miguel Comasek joko du; perkusioan Igor Imaz ariko da; pianoan Diego Arzanegi; eta Xabi Labaien da teknikaria.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!