Aurten hiru herri gehiagorekin ekin zaio GR-8 bertso txapelketari eta Hernanik gaur izango du lehenengo zita, Mallabiko Izar gorria herriko tabernan, iluntzeko 22:00etan. Iazko txapelduna da Hernani eta aurten txapel horri eustea ez du erronka erraza izango. Hala ere, txapelari eustea baino helburu garrantzitsuagoak baditu txapelketa honetan, 24 bertsolariko taldean zahar eta gazte, eliteko eta hasi berri, denak elkarrekin kantatzeko aukera bilatu nahi baita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!