3.700 izoki Urumea eta Orian

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 8a, 02:00

Diputazioak askatu ditu izoki gazteak, 5 bat zentimetrokoak. Urumea ibaian iaz itsasotik 159 izoki sartu ziren.

Gipuzkoako Foru Aldundiak izokiak askatzen ditu Urumea ibaian 1993a ezkero eta orain ere 3.700 izokin gazte askatu berri dituzte Urumean eta Oria ibaian. Urtero 12 bat zentimetroko izoki gazteak askatu ohi dituzte otsail-martxo inguruan eta txikixeagoak, 5 bat zentimetrokoak maiatz-ekain inguruan. Orain, 12 zentimetrokoak askatu dituzte.

Eragin ona
Urumea ibaian ia desagertzeraino iritsi zen izokia, baina, errioak garbitzeak eta repoblazioek ekarri dute itsasotik bueltan arrautzak errutera etortzen den arrain hau. Diputazioak kontrolatu egiten du errioan sartzen den izoki kopurua eta iazko datuak 13 urte hauetako bigarren onenak izan dira, 159 izokin heldu sartu baitziren Urumean. Hauetatik 154 itsasoan urtebete eginda sartu ziren arrautzak jartzera eta 5 izokin itsasoan bi urte eginda sartu ziren Urumean. Izoki hauek hil egiten dira behin arrautzak jarrita eta jaiotzen diren izokin kumeek itsasorako bidaia arriskutsua hasten dute. Itsasoan urtebete edo bi pasa eta milaka kilometro eginda jaio ziren errio berdinera etorriko da izokia arrautzak errutera eta hor bukatuko da bere bizi zikloa. Diputazioak kaiola modukoak ditu salmoneratan, errioan gora datozen izokiak harrapatzeko eta izokin horiei arrautzak kentzen zaizkie, hurrengo urtean repoblatzeko. Harrapatu duten hiru izokietatik bat markatutakoa da eta beraz Diputazioak askatua. Arrautzak Irunen, Bidasoako Ehiztari eta Arrantzale Elkartearen arrai haztegian hazten dira, urtero 50.000 inguru. 5 eta 12 zentimetro artekoak askatzen dituzte eta 3-7 kilo artekoak bueltatzen dira erriora, pisua eta bolumena galanki irabazita.

Izoki helduak Urumean

  • 1993...................... 3 izoki
  • 1994.................... 18 izoki
  • 1995.................... 27 izoki
  • 1996.................... 82 izoki
  • 1997.................... 47 izoki
  • 1998................... 66 izoki
  • 1999.................... 33 izoki
  • 2000.................... 87 izoki
  • 2001.................... 60 izoki
  • 2002................... 184 izoki
  • 2003.................... 25 izoki
  • 2004.................... 64 izoki
  • 2005................... 159 izoki
  • GUZTIRA 855 IZOKI
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!