UPV Hernanik 1 eta 3 irabazi zuen Universidad de la Riojaren kontra. Partidua ez zen erraza espero baina hernaniarrek errioxarrak kontrolatu zituzten. Hernaniarrek baja dezente izan arren, ez zieten aukerarik eman etxekoei. Hernani gehiago izan zen bai erasoan eta baita jokoan ere. Aipatzekoa da azken bost partiduetan, 4 irabazi eta bat besterik ez dutela galdu hernaniarrek. Taldeak aipatu du garaipen hauek lortu dituztela baina ezin izan dutela behar bezala entrenatu, kiroldegiko pista ur putzuz beteta dagoelako, lesioak egiteko arrisku haundiarekin. Egoera hau lotsagarria dela diote.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!