Joan den larunbatean belodromoan jokatu zen Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Midi Pyrenées eta Andorrako Selekzio Absolutuen I. Topaketa. Hernaniarrek postu onak lortu zituzten. Xabier Pavonek 400 metrotako lasterketan parte hartu zuen eta bere seriean 3garren geratu zen arren, sailkapen orokorrean 6garrena egin zuen. Eider Aldabek bi probatan hartu zuen parte: 800 metrotako lasterketan 2garrena izan zen eta 200 x 4 erreleboetan ere parte hartu zuen eta bere taldeak 2garren postua lortu zuen. Aipatzekoa da baita ere Maitane Iruretagoienaren marka, bera izan baitzen 60 metrotako lasterketan 8 segundutik jaitsi zen atleta bakarra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!