Oier Mendizabalek, Retegi Birekin batean 22 eta 18 irabazi zuen Arretxe II-Beginoren kontra ostiralean Azpeitian. Hernaniarrak Begino atzelari indartsua menperatu zuen bere lekutik aterata. Mendizabal II Izar Berrien Txapelketako finalerdietarako sailkatuta dago. Bestetik Esnalek, Nicolas bikote zuela, 7 eta 12 galdu zuen Zurdo de Baños-Fuertesen kontra, Najeran. Bigarren partidua irabazi egin zuen, 12 eta 8, Esnal-Fuertes Bikoteak, Zurdo de Baños-Nicolasen kontra. Oiagak 22 eta 9 galdu zuen Capellan IIaren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!