1979an jaio eta Langilen ikasitakoak martxoaren 25ean bilduko dira afaritarako

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 6a, 02:00

1979an jaio eta Langile ikastolan ikasitako hiru ikasgelek afaria izango dute martxoaren 25ean, larunbata, Elutxeta sagardotegian. Antolatzaileek zitarako ordua eta lekua finkatu dute jadanik: arratsaldeko 20:00etan geratu dira Tilosetan, martxoaren 25ean. Izena emateko kontu bat ireki dute (Kutxa: 2101004109 001138743.8.), bertan 30 euro sartu behar dira norbere izenarekin. Oraindik dirua sartu ez dutenek aukera dute martxoaren 18ra arte, orduan bukatuko baita izena emateko epea. Antolatzaileek ikasle ohi guztiak animatu dituzte afarira azaltzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!